Baina, umorea joan zait kurtso amaiera honetan. Hauteskundeetan gauden garai honetan politikarien hitz hutsalek amorrazioa eragiten didate. Gobernuan dauden alderdiek hezkuntza dute ahotan une oro; egunerokoan, berriz, eskola publikoari dioten errespetu falta nabarmena da.
Donostialdeko ikastetxe publikoko zuzendariek agiri bat plazaratu zuten asteazkenean, esaldi honekin amaitzen zutena: "Eskatzen duguna zera da, erakunde publikoek irakaskuntza publikoa benetan zaintzea".
Esajeratzen ari ote dira? Adibide bat: Eskola publikoko irakasle bat gaixotzen denean bost egunetan Hezkuntza sailak ez du ordezkorik jartzen. Baina lasai, datorren kurtsotik aurrera, hamar egunetan ez da ordezkapenik egingo. "Ikasleak bitartean?", galdetuko duzue, galdera ona!
Guztia konpontzeko gobernarien taktika erraza da, "errua beste gobernuak dauka, beste alderdiak". Bestela, irakasleen ordutegi, opor eta alferkeriak plazaratuta iritzi publikoan dudak sortzen dituzte.
Nerea egiten dut Donostialdeko zuzendarien aldarrikapena.