Kartela

Erabiltzailearen aurpegia Lukene Igartua 2016ko ots. 19a, 09:51

Iurretan antolatzen den Emakumeen Bira aurkezteko plazaratu duten kartela atzera bota dute, jarrera sexista erakusten duela eta. Talde feministen gehiegikeria ez ote den  galdetzen duenik ere bada.

Kartela ikusi ez duzuenontzat, iazko irabazlea maillot horiarekin argazkilariari muxu bat botatzen ari da. Zuzenean botako dizuet nire galdera: ikusi al duzue inoiz mundu mailako (edo herri mailan ere) gizonezkoen txirrindularitza probako kartel batean txirrindularia muxu bat botatzen? Nik, inoiz ez! 

Kirol ekintzetako karteletan ageri zaizkigun irudiak guztiz bestelakoak izaten dira.

Emakumeen kirola bultzatu nahian gabiltza, baina kartelean goi mailako kirolariaren esfortzu, kontzentrazio eta ahaleginak erakutsi beharrean, emakumearen irudi goxo eta delikatua erakutsi nahi izan da. Emakume kirolariak izerdirik botako ez balu bezala.

Emakumeen Birako antolatzaileek, Europa mailako kirol proba garrantzitsuenetako bat dena antolatuaz, emakumeen txirrindularitza bultzatzeko duten konpromisoa eta egiten duten lana txalogarria da. Baina, nire ustetan, kartel horrek ez du erakusten Emakumeen Bira zer den.

Bizi garen gizartearen isla ote da, ala ez da horrenbesterako? Zuek esan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak