Zerbaittengatik ezaguna bada mundu mailan Zegama Aizkorri, giro paregabiagatik da. Mendira fan giñan danok atxintxikalarixeri gure animo eta miresmena eskeinketarakuan bultzada txikitxo bat emungo bagotsan moduan.
Mendizale askontzako gainera Zegama-Aizkorri maratoia atxintxika egittia Everestera fatia modukua da: zorakeixia!
Baiña hor izan gittuan munduko azkarrenak eta bailarako lagunak, jo ta fuego Zegamara irrifarre batekin allau arte. Bakoitzak bere Everesta gaindittu arte.
Martitzenian berriz Trauti taldiakin batera Oñatiko eskoletan urteroko hitzaldi saioak hasi gittuan.
Bosgarren mailako ikasliak izaten dittugu urtero zain, elbarrituen eguneroko bizitza nolakua dan ezagutu eta hesiak gaindiketako irrikittan. Hesi psikologikuetaz nau berba egitten. Ezauketan doguna, hobeto ulertzen dogulako. Baina hesi fisikuetaz be berba asko egitten dogu hitzaldi honeittan.
Hiri haundi bateko metro geltokiko eskillaratan Everest mendixa margotu daue, eskillara horreik elbarrittu baten begixekin ikusi deigun.
Elbarrittuak euren egunerokuan Everest mendi bat baino gehixau gaindittu biharra izaten daueilako.