Takoi garaiak

Erabiltzailearen aurpegia Lukene Igartua 2015ko urt. 27a, 00:00

Takoiek, bere erabiltzailea garaiago egiteaz gain, haren bernak lirainagoak egiten dituzte.

Hauek dira takoiak erabiltzen dituztenen bi arrazoi nagusiak, eta niretzat ulergaitza izan arren, bakoitzak erabili dezala gogokoen duena. Ulergaitza diot, takoi altuek gure garaieran ez ezik, erabiltzailearen bizkarrean eta mokorrean duten eragina zuzena eta kaltegarria delako.

Takoiei buruz gustuko ez dudana zera da, emakumeei inposaturiko (edo autoinposaturiko esan beharko nuke?) ohitura bat dela. 10 zentimetroko takoiek eder eta lirain bezain deseroso sentiaraziko dute emakumea, baina gure gizarteko ereduetan emakume bat dotore janzterakoan takoitzarrak ageri dira beti: ETBn eguraldia aurkezteko 10 zentimetroko takoiak behar al dira? La Sextan egon al da inoiz emakumezko aurkezleren bat oinetako lauekin irteteko ausardia izan duenik? Bi medio aipatzearren bakarrik...

Ni arduratzen nautena eredu horiek dira, egunero-egunero medioetan 10 zentimetroak normaltzat agertzea eta beharrezko izatea. Ni neu, aldamio batera igota erosoago sentituko nintzateke, 10 zentimetroko takoien gainean baino. Lagun askok hitz egin didate takoien erosotasunaz. Wyoming edo Urko Aristi 10 zentimetroen gainean ikusten ditudanean, sinisten hasiko naiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak