Irakasleon oporrak

Erabiltzailearen aurpegia Lukene Igartua 2014ko ira. 2a, 00:00

Irakasle garenok ekainaren 22 inguruan izaten dugu lehenengoz hizketaldi hau; lagun batekin elkartu eta zera galdetzen digu:

- Jadanik oporretan zaude?

- Oraindik ez.

- Ikasleek hartu dituzte ba oporrak! Zuek zertan ari zarete ba orain?

- Ba ikasturteari amaiera ematen ari gara: azken azterketak, memoriak. Eta datorren kurtsoari begira prestaketa lan batzuk egiten ere hasi gara.

Gure laguna ez da azalpen honekin oso konforme gelditzen pentsatzen baitu ikaslerik ezean irakasleok ez daukagula zereginik. Hizketaldi hau behin eta berriro errepikatzen da, eta azkenean geuk ere zer esan ez dakigu.

Gaur abuztuaren 28 da eta Frantzia aldean gabiltza oraindik. Lagunartean oporren amaiera iristear dela komentatzen hasi gara eta denak (6 ginen ) astelehenean lanean hasten garela esan dugu, orduan lagun batek zera galdetu dit:

- Zu ere astelehenean hasten zara?

- Bai, irailaren batean, urtero bezala!

- Ikaslerik ez duzue baina irailaren 8 arte, zer egiten duzue ba?

- Kafea hartu mutil, kafea hartzen pasatzen dugu guk eguna ikasleak hasi artean!!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak