... berdian esanahia esperantzia dalako eta esatera noianari koloria eta itxaropena emun gura xatelako.
Pirineoetako Luz St-Sauveur herriko plazatxuan urhaundixak izugarrizko triskantzak egin zittuan udabarri akaberan, baiña bertan jarraiketan dauen kartel batek hauxe dixo: Si tu prends ma place prends aussi mon handicap.
Euskeraz hauxe izango litzakena: Nere lekua hartzen badozu, hartu baitta nere elbarritasuna.
Mezu zuzena.
Aparkaleku urdin honaik ez dauz jarritta mugikortasun arazorik ez dakogun pertsonak ez bost miñututarako kotxia uzteko; ez familiako elbarrituren baten txartela hartu eta prisaka gabiltzenian aparkaitteko; ezta gutxiagorik be 300 metro ibiltteko gogorik ez dakogunian erabiltteko.
Kontutan euki biharko geike txartel urdiñaren erabiltzailiak aparkaleku horren biharra dakoila, ezin izango ebeilako bestela hainbat lekutara allau.
Bixar, abenduak 3, Euskerian Nazioarteko Eguna izatiaz gain, elbarrittasuna dakoin pertsonen nazioarteko eguna be bada.
Espero deigun frantsesez idatzitta daguen esaldi hori geure kaletan euskeraz idazteko biharrik ez izatia.