Komunitatearen indarra

Erabiltzailearen aurpegia Lierni Rabanete 2025ko ira. 29a, 00:00

Trantsizio une batean gaude.

Krisi klimatikoak, energiaren prezioen igoerak eta gure mendekotasun energetikoa murrizteko beharrak eredua aldatzera bultzatzen gaituzte. Baina aldaketa hori ezin da ez indibiduala ezta zentralizatua izan: tokiko erantzun kolektiboak behar ditugu. Testuinguru honetan, energia-komunitateek aukera baliotsua eskaintzen dute. Hauen jarduna ez da soilik eguzki-plakak jartzea; komunitatearen muina, konfiantza sortzea, erabakiak partekatzea, pertsonak aktibatzea eta ingurunea zaintzea ere badira. Energia- komunitateak burujabetza, justizia energetikoa eta bizikidetza eraikitzeko guneak dira.

Debagoienean eta inguruko eskualdeetan dagoeneko hainbat energia-komunitate sortu dira. Guztiek erakusten dute tokikoaren ahalmen eraldatzailea, pertsonen eta erakundeen arteko elkarlana, antolaketa eta lankidetza dagoenean. Hala ere, proiektu hauek biziraun dezaten, funtsezkoa da hainbat eragileren arteko konpromisoa. Gakoa ez baitago teknologia berriztagarrietan, lankidetzan aritzeko eta sareak ehuntzeko gaitasunean baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak