"Kurtzebarri eskolako guraso, ikasle eta irakasleei"

Erabiltzailearen aurpegia Leire Gorostiza 2013ko eka. 14a, 02:00

Euri tanta eta zaparradaren gainetik, Kurtzebarri eskolako ikasle, guraso zein irakasleok...

... gure ilusioari eusteko indarra erakutsi genuen joan zen zapatuan. Tantaz tanta, erreka berde erraldoi alaiaz busti genuen Aretxabaleta. 

Horregatik, egun borobil hori aurrera eramaten lagundu zenuten guztiei, banan-banan, eskerrak ematea ezinezkoa zaigunez, lerro hauen bitartez: batukadako parte hartzaileei; trikitilari, hanka-palo, erraldoi eta buruhandiei; frontoia prestatzen eta jasotzen ibili zinetenei; Gurabarri guraso elkartekoei; Karaokean parte hartu zenutenei; 6. mailako ikasleei eta beste hainbat ekintzatan lanean aritu zineten guztiei, eskerrik asko, bihotz-bihotzez.

Badakigu gurasoen, ikasleen eta irakasleen arteko elkarlana kalitatezko hezkuntzaren giltza dela. Eta, horren eredu garela erakutsi genuelako, aurrerantzean ere, bide horretan Bihotzez ikasi lelopean egin dezagun aurrera!

--------------------

Leire Gorostiza eta Miren Berecibar

(Kurtzebarri eskolako ekintza batzordea)

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak