Potota daukan mutil baten ama naiz, eta Xake Produkzioei, egindako lan ederra, fina eta elegantea eskertzen diet.
Eredugarria da transexualitatea zelan erakusten duen. Ez dago misteriorik, natura horrelakoa da; badaude neskatilak zakilarekin eta mutilak pototarekin; ez dira gehienak, baina badaude.
Lur mezu handiz beteta dago. Antzezlan atsegingarri horrek, konturatu gabe, balio garrantzitsuen gainean hausnartzera gonbidatzen du.
Nahiz eta, ikusi baino lehen, neure erreserbak neuzkan, asko gustatu zitzaidan, emozionatuta irten nintzen; barre asko, negar, denetik egin nuen. Emozioen errusiar mendi bat sentitu nuen. Gure semeak esan zigunean lehen hilabeteetan sentitu nuenaren antzekoa, baina kontzentratuta. Gure kasuan, nerabezaroan esan zigun, eta etxean hasieratik onartu genuen. Egoera desberdina izan arren, Lur-eko aktoreek emozio horiek nola transmititzen dituzten izugarria da. Interpretazio ikaragarriak; ez nintzateke gai izango bat nabarmentzeko. Agertokia, dekoratua, janzkerak, musika, dena elegantziaz beteta dago.
Ezkutatuta egon den errealitate hau –haurren eta gazteen transexualitatea– erakusteko proposatu nahi diet, bai Arrasateko Udalari, bai Euskal Herriko udal guztiei.
Bukatzeko, eskerrik asko, Kepa Errasti, hain istorio polita idazteagatik, eta Xake Produkzioen lantalde osoari, lan ederra egiteagatik.
----------
Lurdes Garcia Zapiain
Arrasate