Osintxun, aldiz, zain jarraitzen dugu. 2011n auzoa pizteko proiektu ugari aurkeztu bazitzaizkion ere Udalari, gure auzoak ez omen du lekurik bere agendan. Edo, bidezkoa izateko, apenas lekurik.
Auzoari Bergarako Udalak egokitu dizkion hogeita hamar mila euroak ez dira, inondik ere, nahikoak auzoan ezer egiteko. 2019an Udalak argitaratu zuen egutegian seinalatu zuen etxeen arazoaz gain, ibaiaren arroaren mantenurik eza gehitzen zaio, giza zerbitzuen eskasia, mantentze-lanen gabezia, eta abar, eta abar.
Honen adibide, udan Atxuriondoko putzuetan elkartzen diren gazte ugariek sortzen dituzten arazoak: baserrietarako pisten itxiera, zabor ugariren pilaketa, bizilagunekin talkak... Baina, beste kasuetan bezala, Udalak ez du parte hartzen arazo horren konponketan, hori osintxuarrena eta osintxuarrena besterik ez den arazoa baita.
Zer egin behar dugu Bergarako Udalak lehenengo mailako biztanle bezala tratatu gaitzan?
Gutun hau baliatu nahiko nuke Angiozarko, Uberako, San Joango, Elosuko, Basalgoko eta San Prudentzioko bizilagunei nire elkartasuna bidaltzeko. Bergarako auzoak ere bizirik nahi ditugu!
----------
Leo Argote Vivar
Osintxuko auzokidea
Bergara