Zalantzatia naizela diot maiz

Erabiltzailearen aurpegia Leire Elejalde 2021eko azaroaren 12a

Damuen inguruan idatziko banu, idatziko nuke gaizki erabaki izan dudanaren inguruan. Atzokoen inguruan eta herenegungo erabakien inguruan. Egin nituenak kontatuko nituzke, egin ez nituenak egin behar izan nituela azaltzeko. Iraganera salto egingo nuke, egunerokotasunean sentitzen dudalako; damutzen naizelako, gaur.

Ondo ezagutzen dudan sentimendua da, esango nuke urtero minutu bat gehiago luzatzen dudala erabakitzeko momentua; urte bat gehitzen denean, nire batez besteko erabakitzeko denbora minutu bat handitzen dela. Batez beste, damutzeak beldur gehiago ematen didala urtero. Horrela, minutu bat gehiago xahutzen dut erabaki zuzena hartuko dudalakoan, inguruabar berdinez luze pentsatzeak erantzun idealera eramango nauelakoan.

Beraz, hurrengo batean "zalantzatia naiz" esaten dudanean, jakin ez dela urrian jaio nintzelako, baizik eta erantzukizunak nire gain hartzeko beldur naizelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak