Txapela

Erabiltzailearen aurpegia Leire Elejalde 2021ko ira. 4a, 00:00

Nire ohe gaineko apalean eskegita dago txapel bat. Askoren ezaguna, betikoa, beltza. Dantzetan erabiltzen dena –batzuek erabili izan ohi dutena– eta askotan sari bezala jasotzen dena. Nire ohe gaineko apalean eskegita egon da bizpahiru urtez eta behin bakarrik atera izan dut soinean jantzita. Hara, zertarako dut txapel bat orduan, inauteri egunean soilik ateratzeko bada?

Esan beharra dut egun horretan ez nuela segundo batez ere kendu, buruan izan nuen kanpoan eta barruan, barran eta dantzan.

Mozorroa aukeratu nuen txapela eskuan izanda, jantziak zapatetatik hasita hautatzen dituenak bezala. Esan nuen baietz, nire eguna zela hori, ez ninduela inork epaituko, eta horrek konfiantza handiz atera ninduen kalera.

Pena da pentsatzea konfiantza eman zidala frantsesez jantzita egoteak, euskalduna naiz ostia. Epaituko banaute, epai nazatela kaletik txapela daraman euskal neska gazte bat izanda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak