Egunonak ematen zizkion okinari euskaraz, eta ez zen gai zenbakien ordena beste hizkuntza batean esateko. Baina herritarrek zerbait ezberdina sumatzen zuten haren hizkeran –edo hori uste zuen Anttonik–. Ez zen etxekoa, leunagoa baizik, "batuagoa".
Horregatik, udaletxean euskalkia erabiltzeko baimena ezeztatu ziotenean orria apurtu zuen, etzauelako biher iñobezen permisoik gure zauen moruen berba itxeko.