Egia esaten jarraitzeko, esango dut plazera ematen didala hitz bat zuzentzeak, esaldiak ordenatzeak, boligrafo gorria gastatzeak. Emadazu irakasleak astearterako eskatu duen idazlana eta datorren astekoa ere zuzentzen uzteko eskatuko dizut. Baina martitzenekoa, hori ez, "estakitxetelako"; banatuta? "Ez dakitxetelako"; aber, beste modu baten, "estakitx ta"; misto? "Ez dakitx ta". Animo, baliente.