Ba al dira hemeretzi urte nahikoa umel dagoena lehortu daitekeela ahazteko? Ba al da denbora aski ur tantak zuhaitzetako hostoetan, loreetan, armiarma-sareetan edota etxeetako leihoetan ikustearen edertasuna aintzat hartzeari uzteko? Ez. Hemeretzi urte ez dira nahikoa inguratzen gaituena berezia dela desikasteko; gutxi da ezohikoa dena arrunt bilakatzeko, ohitzeko.
Gaur euria ari du eta ez nuen espero hodei grisak ikustea gustatuko zitzaidala