A28

Erabiltzailearen aurpegia Leire Elejalde 2019ko apirilaren 5a

Zeharkatu dugu muga, zapaldu dugu benetako joko eremua, piztu da sua eta entzun da lehenengo tiroa: apirila.

Denbora gogorrak ditugu aurrean: erlojuetako orratzak ezkerretara ari dira biraka; autobus berde, gorri, urdin, more eta laranjak ikusten dira errepideetan; auzokideen arteko borroka pil-pilean dabil, irratiaren bolumena gehien nork igoko; zabaldu da mierda kajoia eta Pandorarena erabat hustu.

Hegaz ikusten ditugu zaska-k, gezurrak, tranpak eta hauek estaltzen zituzten oihal leunak, galdera berdina hiru aldiz jarraian, saiheste lan agerikoak, baita astakeria galantak ere.

Haginak zorrotz, belarriak erne eta kliskarik egin gabe entzuten ditugu albistegiak, bai, kate ezberdinetakoak, egia manipulatzen ari direlakoan.

Asko falta ez dela igartzen dugu, odola irakiten sentitzen dugun bezala, ondokoak esan duena ezabatu ezin dugulako, aititak desberdin pentsatzen duelako, gardentasuna falta delako, justua ez delako; inpotente sentitzen naiz, atzeraka goazela ikusten ez dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak