Traba onuratsuak

Erabiltzailearen aurpegia Leire Elejalde 2018ko urr. 28a, 00:00

Gizarteak baditu bere zutoinak, batzuetan ikusezinak diruditenak eta beste batzuetan traba besterik egiten ez dutenak.

Besaulkia lekuz aldatu nahi eta ezin. Egunerokoan haien inportantzia deuseztatzen dugu, baina beharbeharrezkoak ditugu arauak. Gure arbasoek sortu eta guk ikasi, azterketarako galderak balira bezala, buruz, pilotu automatikoa jarrita izango bagenu bezala. Hain daude errotuta gure gizartean, non arauen zergatiak, hauek ez betez gero izan ditzakegun zigorrekin nahasten baititugu: "Onartutako abiadura gainditu duzu", eta erantzuna, "lasai motel, radarrak %7ko errore marjina du". "Ez dut etxe abandonatura sartu nahi", eta hark, "ez gaitu inork ikusiko".

Badirudi istripu posible batek edo pribatutasunaren errespetuak ez gaituela kezkatzen, baizik eta geure askatasun partikularrak. Deitu arau, lege, debeku edo obligazio. Deitu esku-burdin, askatasunaren aurkako krimen edota esklabotza, betiere oso sinplea baita premisa: zutoinak kendu, eraikina lurrera. Ondorioa? Hondamendia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak