Azkar gertatzen da, aurreneko arkatza erabiltzen ikasten dugunerako gradu ezberdinen abantailak eta desabantailak idazten gabiltza. Gure bizitzako aukerarik garrantzitsuena delakoan, bat-bateko urduritasuna, segurtasunik eza eta beldurra dira sintoma ohikoenak, eta “USE gaindituko al dut?” edota “Behar dudan nota lortzeko gai izango al naiz?” galdera zailenak, hauen erantzunek sintomak baretzeko edota areagotzeko ahalmena dute eta. Eta ni: zakarrontziko paper guztietako abantailek hartu beharreko erabakia errazten zidaten arren, ezin. HH, LH, BHI, DBH, Batxilergoa eta Unibertsitatea bide dotoreena dela irakatsi digute, garbia, akatsik gabekoa, harrotasuna dakarrena; medikuntza, boteretsuena; eta filosofia, alferrikakoa. Modulua? “Ez nago ziur”. Musika? “Oinarrizko gradu bat ikasi ondoren”. Adarjotze izugarria.