Eskertza

Erabiltzailearen aurpegia Leire Lugarizaristi 2022ko abenduaren 24a

Aurten ere Caritas elkartea zuen etxeetara gerturatu da zuen ekarpena, zuen parte-hartzea eta zuen interesa eskertzeko.

Badakizue mundu osoko Caritasek kolektiborik ahulenak eta baztertuenak laguntzen dituela hainbat proiekturen eta ekintzaren bidez. 

Itxaropenerako bidea beti dagoela deskubritzen laguntzeko, esperantza ekintza txikiek eta eguneroko ekintza xumeek osatzen dutela gogorarazteko eta pertsonei ilusio horien baitan dagoela oroitarazteko garaia da.

Horrenbestez, mila esker boluntarioei, bazkideei eta, era berean, dohaintzaren bat egin duzuenoi.

Gabon zoriontsuak guztiondako; itxaropen, solidaritate eta eskertza garaiak izan daitezela.

Urte berri on!

----------

Leire Lugarizaristi

Arrasateko Caritas elkarteko arduradunen izenean

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak