Eskerrik asko, Oñati, 'Migrazioa guztion eskubidea' kanpaina posible egiteagatik!

Erabiltzailearen aurpegia Leire Etxeberria 2023ko eka. 9a, 00:00

Hotz Oñatik Migrazioa guztion eskubidea sentsibilizazio kanpaina egin zuen maiatzean.

Kanpainari hasiera emateko, Kantu eta kolorez migrazioaren alde ekintza artistiko kulturala ospatu genuen apirilaren 29an, festa giroan, Oñatiko plazan.
Eta maiatzean astero emanaldi edo hitzaldi bat izan genuen kultur etxean.

Kanpaina hori posible egin duzuen guztioi mila-mila esker!
-Artistak: Roberto Zabarte, Antton Txintxurreta, Iñigo Ugarte eta Javi Erostarbe. 
-Oñatiko ikastetxeak. 
-Mirari Sagarzazu eta DBHko lehenengo mailako ikasleak. 
-Pintura tailerreko ume eta gaztetxoak eta tailerreko irakasle Mayra. 
-Musikariak: Aiert Alberdi eta Koki. 
-Olatu solidarioan parte hartu zenuten guztiak. 
-Muntaia: Pablo Miguel Esteban eta Jose Antonio Martinez Beretxinaga.

Emanaldi eta hitzaldietan hizlari ponente izan zaretenoi!
Ekintzetara bertaratu zareten herritar guztioi! Eskerrik asko!

Eskerrik asko babesa eman diguten enpresa, denda eta erakundeei: Gertu, Cartonajes Arregui, Moyua aroztegia, Ulma Construccion, Pago-Uso elkartea, Txanda (Maibi eta Juanitosa), Txantxiku ikastola, Udala, Eltzia...

----------

Leire Etxeberria

Hotz Oñatiren izenean

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak