Larunbat honetan izotz pistara joango gara!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola

Leintz Eskola Kirola

Larunbat honetan Gasteizko BAKH izotz pistara joango gara patinatzera. Izen ematea arrakastatsua izan da eta 331 ikaslek eman dute izena. Hau horrela, goizez txanda ezberdinak antolatu ditugu eta zuen ikastetxeko kkoordinatzaileak bidaliko dizue ekintzaren inguruko informazio guztia.

3 astez eskubaloia landu ondoren, beste ekintza batzurekin hasi gara. Batetik, LH 3-4. mailako ikasleak esku pilotarekin hasi dira eta herri kirolak ere landuko dituzte eta bestetik, LH 5-6. mailako ikasleak boleibolean eta esku pilotan trebatzen hasi dira. Izan ere, abenduaren 12an herri kirol eta esku pilotako topaketak izango ditugu LH 3-4 eta LH 5-6. mailako ikasleekin hurrenez hurren.
Berri pozgarri batekin gatoz. Izan ere, 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren 7. edizioa hemen da. Aurten ere, LEK-en parte hartzen duten ikasleek, aukera izango dute ekimen polit honetan parte hartzeko, beraz, gaurtik hasita eta maiatzaren 29rarte gure inguruko tontor ezberdinak konkistatzeko aukera izango duzue. Hemen daukazue informazio guztia.Ez galdu aukera eta animatu parte hartzera!
Pozik gaude ikasturtea hain gogotsu hasi dugulako, eta datozen hilabeteetan ere elkarrekin kirolaz, jolasez eta esperientzia berriez gozatzen jarraitzea espero dugu!
Animatu eta parte hartu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak