Zapatuan hasiko gara asteburuetako ekintzekin!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola

Zapatu honetan, urriaren 24an, hasiko dira Leintz Eskola Kiroleko asteburuetako ekintzak.

Alde batetik. LH 1-2. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko ikasturteko lehen topaketa izango dute Aretxabaletan 10:00-11:30 bitartean. Izen ematea atzo zabaldu genuen ikastetxeetako koordinatzaileen bitartez eta bihar izango da izena emateko azken eguna. Bestalde, LH 3-6. mailakoek eskaladako topaketa izango dute Aretxabaletako Ibarra kirolegiko Boulderrean. Izen ematea aurreko asteazkenean zabaldu genuen eta gaur izango da izena emateko azken eguna, beraz, animatu parte hartzera!

LH 3-6. mailako ikasleak,saiaoak hasi zirenetik jolas ezberdinak egiten aritu dira (ezagutza jolasak, kooperazio jolasak...)eta astelehenetik aurrera, urriak 26tik aurrera eskubaloia lantzen hasiko dira. Eskubaloia 3 astez lantzen ibiliko dira eta azaroak 7 eta 14an topaketa eta txapelketak izango dituzte.
 
Animatu eta parte hartu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak