Leintz Eskola Kiroleko hasierako jai arrakastatsua!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola

Pasa den ostiralean, urriaren 9an, Leintz Eskola Kiroleko hasierako jaialdia ospatu genuen bigarren aldiz Aretxabaletan.

Ikasle eta familia asko hurbildu ziren eta jendearen babesarekin jai arrakastatsu eta polita izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu ziren ikasle eta familiei. Hasierako jaiko bideoa ikusteko egin KLIK!

Astean zeharreko saioekin jarraitzen dugu eta urriaren 24an asteburuetako ekintzekin hasiko gara.LH 1-2 mailako ikasleek Jolas Heziko topaketa izango dute Aretxabaletako kiroldegian 10:00-11:30 bitartean. Bestalde, LH 3-6. mailakoek eskaladako topaketa izango dute Ibarra kiroldegian. Eskaladarako izen ematea gaur zabaldu da eta urriaren 21a izango da azken eguna apuntatzeko. Honen informazioa ikastetxeen bitartez jasoko duzue. Ekintza hau LEKeko erabiltzaileentzako doakoa izango da eta ez erabiltzaileentzako 10 euroko kostua izango du.
 
Animatu eta parte hartu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak