Eman izena Leintz eskola kiroleko ikasturte hasierako jaian!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola

Ostiral honetan, urriaren 9an, Leintz Eskola Kiroleko ikasturteko hasierako jaialdia ospatuko dugu Aretxabaletan 17:30-19:00 bitartean.

Aurreko ikasturtean izan zuen arrakasta ikusita, errepikatzea erabaki dugu eta izen ematea zabalik daukazue izena emateko. Ikastetxe zein ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileen eskutik jaso duzue informazioa, beraz, ez galdu aukera eta eman izena, ondo pasatuko dugu!

Horrez gain, eskola kiroleko ate irekiak ere izango ditugu. Dakizuenez, astelehenean hasi ziren eskola kiroleko saioak eta oraindik zalantzan dauden ikasleek aukera izango dute hasierako bi asteetan probatzera etortzeko.
 
Urriren 17an, zapatua, debagoieneko erreka auzolana egingo da debagoieneko herri guztietan eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu!Hemen daukazue ekinzaren kartela.
 
Animatu eta parte hartu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak