Ikasturte honetan ere LEK-eko ikasturte hasierako jaia ospatuko dugu !

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola

Aurreko ikasturteko hasierako jaiak eduki zuen arrakasta ikusita, aurten ere LEKeko ikasturteko hasierako jaia ospatuko dugu Aretxabaletan, urriaren 9an 17:30-19:00 bitartean. Izen ematea zabalduko dugu eta urriaren 7a izango da izena emateko azken eguna.

Horrez gain, eskola kiroleko ate irekiak ere izango ditugu. Dakizuenez, datooren astelehenean hasiko dira eskola kiroleko saioak eta oraindik zalantzan dauden ikasleek aukera izango dute hasierako bi asteetan probatzera etortzeko.

Gogorarazten dizuegu ere, Leintz eskola kiroleko saioak datorren astelehenean, urriaren 5ean hasiko direla.
 
Animatu eta parte hartu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak