Leintz eskola kiroleko saioak urriaren 5ean hasiko dira!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola

Leintz eskola kirola hasi da ikasturte berria prestatzen.

Datorren urriaren 5ean hasiko ditu saioak eta urriaren 9an, ostirala, Ikasturteko hasierako jaia ospatuko du Aretxabaletan 17:30-19:00 bitartean.

Izen emate epea bukatutzat eman genuen irailaren 20an baina izena eman nahi baduzue hemen daukazue aukera edo zuen ikastetxeko eskola kiroleko arduradunarekin jar zaitezkete harremanetan.
 
Ikasturteko egutegia ere zehaztuta daukagu, hemen daukazue ikusgai.
 
Animatu eta parte hartu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak