Eskola kiroleko hezitzaile lanerako bilatzen dugun profila: 18 urtetik gorakoa. Heziketa fisikoko zein hezkuntza arloko ikasketak burutuak izatea edo ikasten egotea. Entrenatzaile titulua. Begirale titulua. EGA edo baliokidea. MADE (kirol titulazio arauturik ez duten pettsonentzat)
Bertan lan egiteko interesa dutenek, IRAILAREN 15ean asteartean, lan eskaintzaren gaineko bilera informatibora etorri daitezke arratsaldeko 17:00etan Arrasateko eskola politeknikoko fakultatean. (ordubeteko iraupena)
Lan egiteko interesa dutenentzat bilera honetan parte hartzea garrantzitsua da. Izan ere, LEKeko egituraren gaineko informazioa eta hezitzailaren lanaren gaineko irizpideak eta baldintzak azalduko dira.
Ondoren interesatu guztiek guk emandako curriculum orriak beteko dituzue bileran bertan eta lan poltsa bat osatuko dugu sortzen diren taldeetako izendapenak egiteko kontutan izango ditugunak.