Aurten, 2026/2027 ikasturterako izen-ematea berrikuntza handiekin dator, gure haur eta gazteen esperientzia hobetzeko pentsatuta:
-
Kirolariaren Pasaportea: Aurten sortu dugun tresna berri eta exklusiboa. Eskola kirolaren testuinguruan, pasaporte hau tresna pedagogikoa eta haurraren kirol hastapen ibilbidea jasotzen duen dokumentua da.
-
Kuota berriak eta bekadunak dohainik.
-
Programa indartua: Jardueretaz eta ikasteaz inoiz ez bezala goza dezaten.
Informazio zehatz guztia (ordutegiak eta kuotak) klik bakar batean daukazue.
"12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa ere bukatutzat ematen dugu. Ekimena burutu dutenekin jarriko gara harremanetan.