Larunbat honetan, azken festarekin, emango diogu amaiera Leintz Eskola Kiroleko ikasturteari !

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2026ko maiatzaren 27a

Leintz Eskola Kirola

Larunbat honetan, maiatzak 30ean, Leintz Eskola kirolak agur esango dio ikasturteari. Urtero bezala, azken festarekin boroblduko dugu ikasturtea eta Aretxabaletan elkartuko gara merezitako agurra emateko. Ekintza ezberdinak egingo ditugu goizean zehar eta amaieran agur ekitaldia egingo dugu. Izen ematea astelehenean zabaldu genuen eta bihar izango da apuntatzeko azken eguna. Larunbatean, goizeko 10:00etan Aretxabaletako herriko plazan elkartuko gara eta 13:00 aldera amaitzea aurreikusten dugu. Leintz eskola kiroleko ikasturteari agur polit bat ematera animatzen zaituztegu!

Ekainean zehar, hau da, astelehenetik aurrera, sustapen jarduerak jarriko ditugu martxan eta izena eman duzuen familiei bidaliko zaie ekintzari buruzko beharrezko informazioa.
 

"12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa ere bere bukaerara heltzen ari da eta dakizuen bezala, maiatzak 30a izango da argazkiak igotzeko azken eguna. Beraz, tontorren bat falta zazizuenei, badaukazue egun hauetarako plana!

Gozatu eskola kirolaz !

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak