Hemen kartela.
Datorren larunbatean, Leintz eskola kiroleko azken jaia ospatuko dugu Aretxabaletan eta izen ematea maiatzaren 25etik 28ra egongo da zabalik.
Ikasturteko azken txanpan gaude eta maiatzean hainbat ekintza izango ditugunez, hauek dira ekintza eta datak:
-
Maiatzak 23,Aretxabaletan elkarteen eguna.
-
Maiatzak 30, LEK-eko azken jaia
Leintz eskola kiroleko ikasturtea bere azken txanpan murgilduta dago. Ekainean, sustapen jarduerak antolatzen ditugu eta izen emateak maiatzaren 13an zabaldu ziren ikastetxeetako koordinatzaileen bitartez. Izen emateak maiatzak 24rarte egongo dira zabalik.
Maiatzaren 31an, gipuzkoako mendizale federazioak X. eskolarteko orientazio txapelketa antolatu dute Oñatin. Familiei zuzenduta dago, beraz, interesa eduki ezkero, hemen daukazue informazio guztia.
Zabalik dago "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia. Argazkiak igotzeko azken eguna maiatzaren 30a izango da.
Gozatu eskola kirolaz !