Otala zelai krosa eta Musakolako 4x4 eskubaloi txapelketa asteburu honetan!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2026ko maiatzaren 13a

3X3 saskibaloiko txapelketa arrakastatsuaren ondoren, bagoaz aurrera eta asteburu honetan hainbat ekintza ospatuko dira. Alde batetik, otala zelai krosa eta bestetik 4x4 eskubaloi txapelketa (LH 5-6). Biak ala biak, domekan, maiatzaren 17an ospatuko dira.

Ikasturteko azken txanpan gaude eta maiatzean hainbat ekintza izango ditugunez, hauek dira ekintza eta datak:

 
  • Maiatzak 17, Otala zelai krosa eta Musakolako 4x4 eskubaloi txapelketa

  • Maiatzak 23,Aretxabaletan elkarteen eguna.

  • Maiatzak 30, LEK-eko azken jaia

Leintz eskola kiroleko ikasturtea bere azken txanpan murgilduta dago. Ekainean, sustapen jarduerak antolatzen ditugu eta izen emateak gaur zabalduko dira ikastetxeetako koordinatzaileen bitartez. Bertan daukazue ekintza hauen inguruko informazio guztia. Izen ematea maiatzaren 22rarte egongo da zabalik.
 
EKKO trebetasun sozialak lantzeko programaren baitan, hirugarren hiru hileko honetan PERTSONEN ARTEKO HARREMANAK modulua lantzen aritu gara zuen seme-alaben gelatan. Gai hauek gurasook seme-alabekin lantzeko asmoz, familientzako saioak antolatuko ditugu berriro ere.
⏩ - Izena emateko bete ondorengo formulategia:
📆 - Izena emateko azken eguna: Maiatzak 20
 

Zabalik dago "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia. Argazkiak igotzeko azken eguna maiatzaren 30a izango da.

Gozatu eskola kirolaz !

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak