3X3 txapelketako 27. edizioa ospatuko dugu maiatzaren 9an!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2026ko apirilaren 29a

Asteburu honetan ez da LEKeko ekintzarik egongo zubia delako.

Urtero bezala, badator 3x3 saskibaloi txapelketako 27. edizioa. Maiatzaren 9an, larunbata, izango da txapelketa goiz eta arratsaldez eta aurreko astean zabaldu genuen izen ematea. Taldeak ari dira izena ematen eta bihar, apirilak 30 izango da azken eguna txapelketan apuntatzeko. Izen emateak ikastetxeetan egiten dabiltza irakaslearen laguntzarekin.

Ikasturteko azken txanpan gaude eta maiatzean hainbat ekintza izango ditugunez, hauek dira ekintza eta datak:
  • Maiatzak 9, 3x3 saskibaloi txapelketa

  • Maiatzak 17, Otala zelai krosa eta Musakolako 4x4 eskubaloi txapelketa

  • Maiatzak 23,Aretxabaletan elkarteen eguna.

  • Maiatzak 30, LEK-eko azken jaia

Zabalik dago "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia. Argazkiak igotzeko azken eguna maiatzaren 30a izango da.
 

Gozatu eskola kirolaz !

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak