Larunbat honetan bi ekintza egingo ditugu. Alde batetik, LH 3-4. mailako ikasleek areto futboleko topaketa izango dute Mondrate areto futbol elkartearen laguntzarekin eta LH 5-6. mailako ikasleek igeriketako topaketa izango dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Hemen bi ekintzen kartelak:
Ikasturte honetan ere 3x3 saskibaloi txapelketa antolatuko dugu. Maitzaren 9an izango da ekintza eta apirilaren 22an izen emateak zabalduko dira. Izen emateak, urtero bezala, eskolan egingo dute irakaslearen laguntzarekin.
Udalak EKKO egitasmoaren baitan, Kirol elkarteetako koordinatzaile eta entrenatzaileei zuzenduta formakuntza saio bat antolatu du. EKKO (Eskola-Komunitatea-Kirola-osasuna) programak, ikasle eta familiekin gizarte trebetasunak lantzeaz haratago, komunitatea osasunaren sustapenean babes faktore izatea bilatzen du, eta zentzu horretan, herriko kirol elkarteak komunitateko eragile garrantzitsuak izanik, prebentzio eragile gisa eta balio positiboak sustatzen funtsezko papera dute.
Formazio saioa apirilaren 27an izango da, astelehena, 18:30etik 20:30era, Kulturateko Loramendi gelan. Hemen kartela.
Zabalik dago
"12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko
informazio guztia.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak