Larunbat honetan bi ekintza burutuko ditugu. Alde batetik, LH 1-2. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko topaketa izango dute Arrasateko musakola kirodlegian. Bestetik, LH 3-6. mailako ikasleak errugbia gehiago ezagutzeko aukera izango dute mojategiko errugbi zelaian. Bukatzeko, kirol egokituko taldeak ere topaketa ospatuko du. Hemen dituzue ekintzen kartelak: JOLASHEZI , ERRUGBIA eta KIROL EGOKITUA.
Martxoaren 15ean, AEK elkarteak, korrikaren baitan, MURURA igoera antolatu du. Aramaio, Aretxabaleta eta Arrasatetik elkartuko dira murun eta bertan korrikaren aldeko argazki erraldoi bat aterako dute. Hemen ekintzaren
kartela.
Zabalik dago
"12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko
informazio guztia.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.
Harpidetza aukera guztiak