Larunbat honetan, otsailaren 28an, atletismo inklusiboko topaketa ospatuko dugu LH 3-6. mailako eta LEKE kirol egokituko ikasleekin. Urtero egiten dugun ekintza honen helburua inklusioa sustazea da eta ikasle guztien artean goiz atsegin bat pasatzea, kasu honetan atletismoaren bitartez. Topaketan atletismoko modalitate ezberdinak ezagutuko dituzte: luzeera jauzia, altuera jauzia, dardo jaurtiketa,lasterketa ezberdinak, erreleboak, atletismoko gurpildun aulkiak...Izen ematea ikastetxeetako eskola kiroleko koordinatzaileen bitartez jaso zuten familiek aurreko astean eta gaur izango da izena emateko azken eguna. Arrasateko atletismo elkartearekin eta Oñatiko "Bizi Hadi" triatloi egokituko elkartearekin elkarlanean egiten dugu. Hemen ekintzaren kartela: ATLETISMO INKLUSIBOA.
EKKO programaren baitan, bigarren hiru hileko honetan
ERABAKIAK HARTZEA eta
ARAZOAK KONPONTZEA moduluak lantzen aritu gara zuen seme-alaben gelatan. Gai hauek gurasook seme-alabekin lantzeko asmoz, familientzako saioak antolatuko ditugu berriro ere. Zentzu horretan,
hemen daukazue familia saioetan parte hartzeko gonbidapena saioen egutegia, ordutegi zein hizkuntza aukerak ikus ditzakezuelarik.
Zabalik dago
"12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko
informazio guztia.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak