Larunbat honetan izotz pistara joango gara!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2026ko urtarrilaren 21a

Larunbat honetan, urtarrilaren 24an, Gasteizeko BAKH izotz pistara joango gara patinatzera.

Arrakasta izan du ekintza honek eta 340 ikasle inguruk eman dute izena. Txanda ezberdinak egingo dira eta bakoitzari komunikatuko zaio zein txandatan joango den.

Astean zeharreko saioekin jarraitzen dugu eta aste honetan LH 3-4. mailakoak saskibaloiarekin hasi dira, urtarrilaren 31n saskibaloiko topaketa izango dutelako eta LH 5-6. mailako ikasleak erraketa kiroletan trebatzen hasi dira, asteburu berdinean erraketa kiroletako topaketa izango baitute.
 
Arrasateko udaletxeak gurasoentzako hainbat hitzaldi eta tailer antolatu ditu, hemen daukazue informazio guztia.
 
Zabalik dago "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
 
Gozatu eskola kirolaz !

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak