Jolashezi, esku pilota eta herri kirol topaketak larunbat honetan!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2026ko urtarrilaren 14a

Gabonetako etenaldia eta gero zapatu honetan jolas heziko topaketa izango dugu.

LH 1-2. mailako ikasleekin Arrasateko Musakolako kiroldegian (10:00-11:30) jolas heziko topaketa izango dugu Gabonetako etenaldia eta gero. Bestalde, Eskoriatzako frontoian LH 3-6. mailako ikasleek pilota topaketa izango dute (10:00-11:30). Topaketan izena emateko azken eguna osteguna izango da eta informazio guztia koordinatzaileen bitartez jaso duzue. Kirol egokituko taldeak ere herri kiroletako topaketa ospatuko du Aretxabaletako Ibarra kiroldegian 11:00-12:30 bitartean. Hemen

 
Aurten ere izotz pistara joango gara patinatzera eta izen ematea urtarrilaren 12an zabaldu zen eta urtarrilaren 19rarte egongo da zabalik. Ekintza honi buruzko informazio guztia jaso duzue iada. Adi egon! Ekintza urtarrilaren 24an izango da eta txandak goizez edo arratsaldez antolatuko dira. Animatu eta parte hartu!
 
Zabalik dago "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
 
Gozatu eskola kirolaz !

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak