Dakizuen bezala, gabonak datoz eta LEK-ek ere atsedena hartzeko aprobetxatuko du. Gabonetatik bueltan, urtarrilaren 17an, JOLASHEZI-ko topaketa izango dute gure ikasle gazteenek eta LH 3-6. mailako ikasleek esku pilotako topaketa izango dute.
Aurten ere, izotz pistara joango gara urtarrilaren 24an. Informazio gehiago aurrerago emango dizeugu.
Zabalik dago "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Leintz eskola kiroletik Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu!Ondo pasa, disfrutatu eta bueltan ikusiko gara datorrenari gogoz eta ilusioz ekiteko!
Gozatu eskola kirolaz!