Alde batetik, LH 3-6. mailako ikasleek boleibol topaketa izango dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegian eta kirol egokituko taldeak Gabonetako jolasak topaketa ospatuko dute Arrasateko Musakola kiroldegian. Hemen daukazue ekintzen kartelak: BOLEIBOLA eta KIROL EGOKITUA.
Aurreko astean zabaldu genuen Kosner Baskonia saskibaloi partidua ikusteko izen ematea eta gaur izango da azken eguna apuntatzeko, beraz, saskibaloiaz disfrutatu nahi baduzue, aukera paregabea daukazue!
Arrasate eskubaloi elkarteak txapelketa antolatuko du abenduaren 30ean. Informazio guztia kartelean.
Aurreko astean zabaldu genuen 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Gozatu eskola kirolaz!