Kosner Baskonia-ren partidua ikustera joango gara abenduaren 17an!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2025eko abenduaren 3a

Datorren abenduaren 17an, urtero bezala, Kosner Baskoniaren partidua ikustera joango gara. Euroligako partidua izango da eta aurkaria Monako taldea.

Izen-emateak abenduaren 3an zabalduko dira eta apuntatzeko azken eguna abenduaren 10a izango da. Izen ematea ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileek bidaliko diete gurasoei. Edozein zalantza izanez gero, beraiekin jarri zaitezkete harremanetan.

Aurten, prezio ezberdina izango da LEK-eko erabiltzaileentzako eta ez erabiltzaillentzako. Hemen daukazue informazio guztia: Prezioak.
 
Arrasate eskubaloi elkarteak txapelketa antolatuko du abenduaren 30ean. Informazio guztia kartelean.
 
Aurreko astean zabaldu genuen "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
 
Gozatu eskola kirolaz !

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak