Bikain ibili ziren gure ikasleak, azaroaren 22an, ixotu hockey irristaketa elkartearekin elkarlanean egin genuen topaketan. Hemen dituzue topaketako argazkiak: LH 3-4 eta LH 5-6.
Datorren bi asteburutan atsedena izango dute denek eta abenduaren 13an itzuliko gara Boleibol topaketarekin. Aste honetan hasi dira boleibola lantzen LH 3-6. mailako ikasleak eta 3 astetan zehar landuko dute kirol modalitate hau.
Whatsapp kanala: Whatsapp kanala jarraitzea interesgarria da. Bertan, asteburuko kartelak, bideoak eta izen emate guztiak zabalduko ditugu. Gainera kanala jarraituz gero whatsapp-era iritsiko zaizu zuzenean informazio guztia beste edozein mezu bezala. Jarraitzaile egiteko egin klik: https://whatsapp.com/channel/0029VarRLlzAzNc0OjDzUo2A
Aurreko astean zabaldu genuen "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Gozatu eskola kirolaz !