Goiz atsegina pasatu zuten LH 1-2. mailako iaksleek ikasturteko JOLASHEZI-ko bigarren topaketan. Denetariko jolasak egin zituzten eta oso gustora ibili ziren. Hemen argazkiak.
Larunbat honetan, azaroaren 22an, Ixotu irristaketa hockey elkartearekin elkarlanean, irristaketako topaketa egingo dugu. Musakolako kiroldegian izango da 10:00-11:30 bitartean. Izen emateak atzo zabaldu ziren ikastetxeetako koordinatzaileen bitartez eta bihar izango da izena emateko azken eguna. Hemen ekintzaren kartela.
Aste honetan berri pozgarri batekin gatoz, izan ere, badator "12 ikastetxe 12 tontor " ekimenaren 6. edizioa. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.
Gozatu eskola kirolaz !