Larunbat honetan, Jolashezi-ko ikasturteko 2. topaketa ospatuko dugu Eskoriatzan!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2025eko azaroaren 12a

Azaroaren 15ean, Jolasheziko ikasturteko bigarren topaketa egingo dugu LHko 1. eta 2. mailako ikasleekin Eskoriatzako kiroldegian.

Goiz atsegina pasatu zuten gure ikasleek larunbatean. LH 3-4. mailakoek eskalada izan zuten Aretxabaletako kiroldegian, LH 5-6. mailako ikasleek eskubaloiko txapelketa jokatu zuten musakolan eta kirol egokituko taldekoek arku tiraketan trebatzeko aukera izan zuten.

Larunbat honetan, azaroaren 15ean, Jolasheziko ikasturteko bigarren topaketa egingo dugu LHko 1. eta 2. mailako ikasleekin Eskoriatzako kiroldegian. Izen ematea astelehenean zabaldu zen eta bihar izango da apuntatzeko azken eguna. Hemen ekintzako kartela: JOLASHEZI.
 
LEINTZ ESKOLA KIROLEtik, ikastetxeetan garatzen ari den EKKO programan elkarlanean jarduten dugu, honek, LH 5 eta 6. mailako ikasleen gizarte trebetasunak sendotzea du helburu Lehen hiru hileko honetan  AUTOESTIMA eta KOMUNIKAZIOA   moduluak lantzen ari dira zuen seme-alabekin gelatan. Gai hauek gurasook seme-alabekin batera lantzeko asmoz, familientzako saioak antolatuko dira. Atxikita bidaltzen dizuegu familia saioetan parte hartzeko gonbidapena.Izen ematea esteka honetan sakatuz egiten da eta epea azaroaren 19an itxiko da.
 Zuen interesekoa izango delakoan eta parte hartzera animatuz, 
 
Gozatu eskola kirolaz !

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak