Giro bikaina Leintz Eskola Kiroleko asteburuko lehen jardunaldian!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2025eko urriaren 29a

Urriaren 25ean, LEKeko asteburuetako lehenengo jardunaldia egin genuen.

Alde batetik LH 1-2. mailako ikasleek JOLASHEZIko topaketa izan zuten. Bestalde, LH 3-4. mailako ikasleek eskubaloiko topaketa izan zuten Arrasateko eskubaloi elkarteak gidatuta eta bukatzeko LH 5-6. mailako ikasleek eskaladaz gozatzeko aukera izan zuten. Giro bikaina izan genuen ekintza guztietan eta bertaratutako ikasle guztiak goiz ederra pasatzeko aukera izan zuten.

Asteburu honetan, zubia dela eta, ez da ekintzarik egongo eta azaroak 8an bueltatuko dira larunbatetako ekintzak. LH 3-4. mailako ikasleek eskalada izango dute eta izen ematea zabalik dago azaroak 5arte. LH 5-6. mailakoek berriz, eskubaloi txapelketa izango dute eta izen ematea saioetan egingo dute monitoreen laguntzarekin.
 
Gogoratu Leintz eskola kirolean parte hartzeko Arrasate, Aretxabaleta eta Aramaioko udalek diru laguntzak emango dituztela. Eskaera egiteko hemen daukazue informazio guztia.
 
Gozatu eskola kirolaz !

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak