Gaur hasiko dira Leintz Eskola Kiroleko saioak!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2025eko urriaren 1a

Gaur, urriak 1, hasiko dira Leintz Eskola Kiroleko saioak.

Aurrekoan komentatu genuen bezala, urriaren 6,7,8 eta 9an LEINTZ ESKOLA KIROLEKO ASTEA ospatuko dugu. Ate irekiak, Leintz eskola kirolean izena eman ez duten ikasleentzat dago zuzenduta, hau da, LEKen apuntatuta dauden ikasleak saioak normaltasunez egingo dituzte eta apuntatu ez den edonor etor daiteke probatzera.
 
Bestetik, urriaren 10ean, ostirala, lehen aldiz LEKeko ikasturteko hasiera jaia ospatuko dugu Iturripen. Bi ekintza hauetan parte hartzeko hurrengo estekan eman dezakezue izena.https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc-df2tEV45rY0wSNAoUZMekJw362jEfIuFK8gVDTyawF949g/viewform
 
Ate irekietarako urriaren 3a baino lehen eta hasierako jairako urriaren 8a baino lehen.
 
Eskola kirola probatzera gonbidatzen zaituztegu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak