Leintz Eskola Kiroleko hezitzaile lanerako bilera informatiboa

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2025ko ira. 8a, 12:43

Honen bitartez, 2025-26 ikasturtean Leintz Eskola kiroleko hezitzaile lanaren gaineko informazio bilerarako deialdia luzatzen dizuegu.

Eskola kiroleko hezitzaile lanerako bilatzen dugun profila: 18 urtetik gorakoa. Heziketa fisikoko zein hezkuntza arloko ikasketak burutuak izatea edo ikasten egotea. Entrenatzaile titulua. Begirale titulua. EGA edo baliokidea.

Bertan lan egiteko interesa dutenek, IRAILAREN 15ean astelehenean, lan eskaintzaren gaineko bilera informatibora etorri daitezke arratsaldeko 17:30etan  ITURRIPE KIROLDEGI ATZEAN dagoen eraikinean (7. eraikina 006 gela).

Lan egiteko interesa dutenentzat bilera honetan parte hartzea garrantzitsua da. Izan ere, LEKeko egituraren gaineko informazioa eta hezitzailaren lanaren gaineko irizpideak eta baldintzak azalduko dira. (ordubeteko iraupena)

Ondoren interesatu guztiek curriculum formulategia beteko duzue eta lan poltsa bat osatuko dugu. Sortzen diren taldeetako aukeraketa edo izendapenak egiteko kontutan izango ditugu. 

ZABALDU INTERESA EDUKI DEZAKETEN LAGUNEN ARTEAN.

Informazio gehiago www.leintzeskolakirola.eus web gunean aurkituko duzue.

Oharra:  Bilerara ezin baduzue joan baina lan egiteko interesa baduzue, jarri LEKeko koordinatzaileekin kontaktuan ondorengo telefono zenbakian 667653044 edo  curriculum formulategia bete eta zuekin kontaktuan jarriko gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak