Sustapen jardueren 2. asteari ekin diogu eta ekintza guztiak martxa onean doaz. Izena eman duten ikasleak gustura ari dira aukeratutako ekintzetan. Aste honetan Hontzako ekintza bukatuko dugu eta surf-arekin ere hasi gara. Datorren astean surf, padel surf eta ipar skate ekintzak egingo ditugu.
Dakizuen bezala maiatzaren 10ean 3x3 saskibaloi txapelketa ospatu genuen eta hemen uzten dizuegu eguneko laburpen bideoa.
Beste alde batetik, ekainaren 15ean, Tritxikiren VIII. edizioa ospatuko da. Hemen daukazue parte hartzeko informazio guztia.
Bailarako kirol elkarte batzuk hasi dira udako kanpusak antolatzen, Ointxe saskibaloi elkarteak,Mondragon CF futbol elkartea,Mondrate areto futbol elkartea eta Ixotu irristaketa elkartea adibidez. Hemen kanpusetako informazioa: OINTXE SASKIBALOIA eta MONDRAGON CF FUTBOLA, MONDRATE eta IXOTU IRRISTAKETA.
Zuen seme-alabek eskola kirolaz gozatzen ibiltzea espero dugu!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!