Alde batetik, larunbatean, JOLASHEZI-ko topaketa izango dute LH 1 eta 2. mailako ikasleek Aretxabaletako Ibarra futbol zelai txikian, izen ematea zabalik dago eta bihar izango da apuntatzeko azken eguna. Bestetik, domekan Otala Zelai krosa eta Musakolako eskubaloiko 4x4 txapelketa izango dira.
Dakizuen bezala, bihar hasten da Euskaraldia, euskararen erabileran jauzia emateko ariketa sozial erraldoia. Hemen daukazue Euskaraldiari buruzko informazio gehigarria.
Leintz Eskola Kiroletik, ikastetxeetan garatzen ari den EKKO programan elkarlanean jarduten dugu, honek, LH 5 eta 6. mailako ikasleen gizarte trebetasunak sendotzea du helburu. Azken hiru hileko honetan PERTSONEN ARTEKO HARREMANAK modulua lantzen ari dira zuen seme-alabekin gelatan. Gai hauek gurasook seme-alabekin batera lantzeko asmoz, familientzako saioak antolatuko dira berriro ere. Izen ematea esteka honetan sakatuz egiten da eta epea maiatzaren 21an itxiko da.
Badator Naturan jolasean 10.edizioa! Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendizale Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako Ingurumen Eskola, Guraso.eus eta Txatxilipurdik elkarlanean, Ereindajan Arrasate eta Naturtzaindiaren bidelaguntzaz, Naturan Jolasean jaialdiaren edizio berria antolatu dugu.Espeleologia ⛰️, ginkana 🌿, mural kolektiboa🎨, gaueko hegazti harraparien bila🦉, vivak-a 🌕.
https://txatxilipurdi.eus/naturan-jolasean-10-edizioa/ eta ekintzetan izena emateko:https://labur.eus/naturanjolasean2025
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!