Larunbat honetan egingo da 3x3 saskibaloi txapelketaren 26. edizioa!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2025ko mai. 8a, 09:48

Larunbat honetan, maiatzaren 10ean jokatuko da 3x3 saskibaloi txapelketaren 26. edizioa Arrasateko Jose Maria Arizmendiarrieta plazan. 100 talde inguruk eman dute izena.

Goizean 10:00etan hasita, benjamin eta alebin kategorien txanda izango da eta infantilak arratsaldean, 15:40etatik aurrera jokatuko dute. HAUEK DIRA TALDE BAKOITZAREN HASIERA ORDUAK!

Hasi gara sustapen jarduerak antolatzen eta izen ematea maiatzaren 14an zabalduko da eta izena emateko azken eguna maiatzaren 21a izango da. Ekintza hauen inguruko informazxio guztia maiatzaren 14an jasoko duzue ikastexeetako koordinatzaileen bitartez.

Datorren asteburuan, maiatzaren 18an Joseba Mardo-ren oroimenezko otala zelai krosaren 45. edizioa ospatuko da. Izen ematea gaur zabalduko da eta azken eguna maiatzaren 14a izango da. Izen emateak ikastetxeetako koordinatzaileen bitartez zabalduko dira. Hemen daukazue kartela ikusgai.

Dakizuen bezala, maiatzaren 15etik 25era izango da aurten,euskeran erabileran jauzia emateko ariketa sozial erraldoia. LEK-ek eman du izena eta zuei ere euskaraldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hemen eman dezakezue izena.

Gogoratu, 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren argazkiak igotzeko azken eguna maaitzaren 31a izango dela.

Zuen seme-alabek eskola kirolaz gozatzen ibiltzea espero dugu!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak