3X3 saskibaloi txapelketako izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2025eko apirilaren 9a

LEKek Ointxe saskibaloi elkartearekin elkarlanean antolatzen duen 3×3 saskibaloi txapelketaren 26. edizioa ospatuko du maiatzaren 10ean, eta izena emateko azken eguna apirilaren 11 izango da. Urtero bezala, izen-emateak ikastetxean bertan egingo dituzte ikasleek irakasleekin batera.

Jakin hasita gaudela ekaineko sustapen jarduerak antolatzen eta oporren ondoren emango dizuegu ekintza hauen berri.

Gogoratu, 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren argazkiak igotzeko azken eguna maaitzaren 31a izango dela.

Zuen seme-alabek eskola kirolaz gozatzen ibiltzea espero dugu!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak